ARAZIn ideiak borobiltzen ditugu:

Ingurumena, kultura, hezkuntza diseinu eta komunikazio arloko 40 profesional baino gehiagoko lan taldea gara, eta 1998tik ondare kulturala eta naturala balorean jartzen dihardugu lanean.
Gure lan ildo nagusienetako bat zentroen kudeaketa eta dinamizazioa da.

Ezagutu gure esperientzia:

Blogeko azken berriak:

Nerea Ibañez, Araziko biologak, Algorri Interpretazio Zentroaren nondik norakoak azaldu ditu ETB1-eko Zur eta Lur saioan

Euskal kostaldean kokatzen den Flysch egitura geologikoaren geruzek milioika urtetan Lurra planetan bildutako informazioa gordetzen dute, garai ezberdinetan bizi izandakoaren ideia batzuk emanaz; dinosauroen desagerpena eta horren arrazoiak, klima aldaketak eta polo magnetikoen trukatzea esaterako. Horrek bilakatzen du Zumaia hain ezagun mundu mailan geologiari dagokionean, izan ere, ezinbesteko izan da Lurraren historiaren isilpeko batzuk argitzerako orduan. Algorri Natur Interpretazio Zentroan, adin tarte eta behar guztietarako egokituriko bisitak antolatzen ditugu, naturak eman digun altxor hau eta berak gordetzen duen informazioa ezagutzera emateko helburuarekin. Pasa den astean ETB1-eko ‘Zur eta lur’ saioko lagunen bisita izan genuen Algorrin eta Araziko lankide den, Nerea Ibañez biologoa, elkarrizketatu zuten.
Hemen duzue saioaren esteka: https://www.eitb.tv/es/video/zur-eta-lur/6752/174644/2020-03-12/

Urteetan zehar, hain gertutik bzitu dugun Getaria-Zarautz probaren komunikazioan ari gara lanean orain

Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia txikitatik eta gertutik bizitu dugun proba bat da, eta ikusle, eta partaide moduan ondo ezagutzen duguna. Egun, probaren antolatzailea den Zarauzko Balea Igeriketa Taldeari esker, probaren komunikazio lanetan gabiltza, modu argien eta bisualean eman nahiean argibide guztiak. Aurten 50.urteurrena izanik web berria sortu dugu, eta aste honetan bertan plazaratu dugu: http://travesiagetariazarautz.com
Ea gustuko duzuen!

Read more →