Trebatu

  /    /  Trebatu

Komunikazio estrategia eta identitatearen eraikuntza integrala

Arazin, Trebatu proiektuaren garapenaren bidelagun izan gara, komunikazioa ardatz hartuta. Estrategia, sormena eta exekuzioa uztartu ditugu, nortasun sendoa eta kanal guztietako koherentzia bermatzeko helburuarekin.

Hasieratik, komunikazio-estrategia definitu dugu, proiektuak bere publikoarekin modu argi eta erakargarrian konektatzeko oinarriak ezarriz. Estrategia horretatik abiatuta, branding-a eta marka-eskuliburua landu ditugu, Trebaturi nortasun bisual propioa eta ezaguterraza emanez, euskarri guztietara egokitzeko prest.

Eremu digitalean, webgunearen diseinua eta maketazioa jorratu ditugu, erabiltzaileari esperientzia erraza eta argia eskaintzen dion gunea sortuz. Lan hori sare sozialen kudeaketarekin osatu dugu, proiektuaren ikusgarritasuna sustatuz eta diskurtsoarekin bat datozen edukiak sortuz.

Offline mundua ere ez dugu alde batera utzi: kartelak eta esku-orriak diseinatu ditugu, euskarri fisikoetan ere komunikazioaren indarra ziurtatzeko. Horrez gain, aurkezpen-ekitaldiaren koordinazioaz arduratu gara, egituratik hasi eta kontakizunera arte, ekitaldiak ,Trebaturen balioak islatu ditzan.

Azkenik, prentsa-kabinetea gidatu dugu, proiektuaren hedapena komunikabideetan sustatzeko eta oihartzuna handitzeko.

Lan honek Araziren lan egiteko modua islatzen du: proiektuak hasieratik amaierara laguntzea, ideiak, pertsonak eta kanalak konektatuz, komunikazioa gizartearentzat balio estrategiko bihurtzeko.

 

Bezeroa:
  • Landaola
Buruturiko lanak:
  • Komunikazio-estrategiaren definizioa.
  • Branding-a eta nortasun bisualaren diseinua.
  • Marka-eskuliburua prestatzea.
  • Webgunearen diseinua eta maketazioa.
  • Sare sozialen kudeaketa eta dinamizazioa.
  • Kartel eta eskuorrien diseinua.
  • Aurkezpen-ekitaldiaren koordinazioa.
  • Prentsa-kabineteko lanen garapena.
Zerbitzua
Tags:

Hurrengoa