- Eskolako Agenda 2030
- Haurren Hiria
- Unitate didaktikoen diseinu eta garapena
- Ikasleak sentsibilizatzeko programak
- Idazkaritza teknikoa: informazio eta arreta zerbitzua heziketa programetan parte hartzen dutenei eta erreserba eta kaptazio zerbitzua
- Hezitzaile zerbitzua
Bokazioz gara hezitzaileak.
ARAZIren nortasunean ingurumen heziketa irmoki txertatuta dago, hartatik sortu ginen eta hari esker marraztuko dugu etorkizuna. Izan ere, kalitatezko hezkuntza-proiektuak garatuz ideiak borobiltzen ditugu.
- Neurrira egokituta: ez dago eskaintza onik hartzailearentzako egokia ez bada. Horregatik kasuan kasuko neurrira sortu eta garatzen ditugu proiektuak, hartzailearen ezaugarri eta beharretara egokituz.
- Tokian tokikoak: molde unibertsaletatik ihes egin eta tokikotasunean oinarrituriko proiektuak garatzen ditugu, herri edo eremu bakoitzaren ezaugarriak islatuz eta haiei erantzunez.
- Hasieratik amaitu arte, elkarrekin: proiektuak entregatu ordez, partekatu egiten ditugu. Horrela, garatzen diren bitartean, etenik gabeko laguntza eskaintzen duen bidaidea gara. Horrenbestez, proiektua hasten denetik eta guztiz amaitu arte, elkarrekin egingo dugu aurrera.
- Curriculumarekin bateragarriak dira.
- Genero-berdintasuna sustatzen dute.
- Behar bereziak dituzten pertsonekin lan egiten dugu.