Oñatiko Udalarentzat komunikazio eta sentsibilizazio kanpainak

  /    /    /  Oñatiko Udalarentzat komunikazio eta sentsibilizazio kanpainak

Herritarren partaidetza sustatu garapen iraunkorraren aldeko sentsibilizazioan aurrera pausuak emateko.

Oñatiko Udalak antolatutako mugikortasun iraunkorraren inguruko kanpaina eta hondakinen prebentziorako astea garatu du Araziko lantaldeak, udalerriko Tokiko Agenda 2030arekin lotura eginez. Adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak bideratu dira, komunikazio eta sentsibilizazio jarduerak eskainiz. Horrela, herritarren partaidetza sustatzeko udalerriaren egoera hobetzeko ideiak jaso dira web bidez, partaideen artean garapen jasangarriaren alde egiteko baliabide ezberdinak zozketatu direlarik. Aurrez aurre, informazio puntua eskaini zaie herritarrei, adin ezberdinetako haurrei zuzendutako ekintzekin batera: murala, ginkana, etab. Araziko lantaldeak baliabide guztien definizioa, diseinua eta sorrera bideratzeaz gain, aurrez aurreko ekintzak antolatu ditu, proiektuaren hasieratik amaieraraino burutuz.

Bezeroa:

Oñatiko udala

 

Buruturiko lanak:
  • Komunikaziorako baliabideen definizioa, diseinua eta garapena.
  • Aurrez aurreko jardueren antolaketa eta garapena, adin ezberdinetako herritarrei zuzendutako ekintzak bideratuz.
  • Kanpainaren balorazioa, komunikazioa eta memoria txostena.
Tags: