Gipuzkoako udalerri ezberdinetan garatzen den proiektuaren bitartez, bertako ikasleek haien ondarea eta garapen historikoa modu sakonean ezagutzen dute. Araziko lantaldeak udalerri bakoitzari egokitzen den egitura eta material didaktikoa sortzen du, haur zein gazteek udalerriaren gaur egungo egoera eta mendeetan zehar bizitako bilakaera ezagutu ahal izateko. Adin tarte ezberdinetara moldaturiko ekimen eta egitasmo erakargarrien bidez, ikasleek udalerriko bilakaeran sakontzeko aukera dute Araziko hezitzaileen gidaritzapean. Udalerria denboran kokatu, herritarren ogibide izan dena, edota herriko kale eta bilakera ezagutzeko egokitutako egitasmoak proposatzen dira adin tarte ezberdinentzat, beti ere, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako edukien osagarri bezala.