Araziren Ingurumen politika

ARAZIk azken urteetan izandako bilakaera onak gure bezeroen gogobetetze-maila handia dela erakusten du. Etorkizunean gogobetetze hori bermatzen jarraitzeko eta jasangarritasunaren inguruan dugun erantzukizuna gure gain hartzeko, garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesa bateratu behar ditugu.

Helburu hori bermatzeko, ARAZIko Zuzendaritzak, enpresako pertsonekin batera, ingurumena babestera bideratuta dauden honako jarraibideak garatu ditu:

  • Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat garatzea eta ezartzea, gure jarduerak sistematikoki planifikatzeko eta kontrolatzeko funtsezko tresna gisa, prozesu, instalazio, produktu eta zerbitzuei lotutako ingurumen-inpaktuak gutxitzeko, bizi-zikloaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik.
  • Gure jarduerei aplika dakiekeen ingurumen-legeria eta araudia, eta erakundeak sinatzen dituen bestelako ingurumen-baldintzak betetzea.
  • Etengabeko hobekuntzarako, kutsaduraren prebentziorako eta ingurumena babesteko dugun konpromisoa bermatzea, gure ahaleginak aplikatutako prozesu-tekniken ingurumen-bateragarritasun handiagoa bilatzera bideratuz. Horretarako, eskaintzen ditugun zerbitzuak eta hauen azken kudeaketa ahalik eta ekologikoena izatea kontuan izango dugu, eta lehengaiak eta baliabide naturalak neurrian erabiliko ditugu.
  • Ingurumena babesteko eta etengabe hobetzeko helburuak eta jomugak ezartzea, eta horiek garatzeko ingurumen-programak egitea.
  • Enpresako ingurumen-jarduna aldizka berrikustea, ahulguneak detektatzeko, beharrezko ekintzak burutzeko eta egindako aurrerapenak dokumentatzeko.
  • Enpresako pertsonei gure jarduerari eta haien funtzioei lotutako ingurumen-alderdiei buruzko informazioa, prestakuntza eta motibazioa ematea, lanpostuan duten portaera ingurumenarekiko modu arduratsuan gauza dadin.
  • Ingurumen-politika ezartzen dela ziurtatzea, eta ARAZIren beraren eta, oro har, jendearen eskura jartzea.

Eusko Jaurlaritza eta Europar Batasunak 2014-2020 Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren (EGEF) Bitartez Kofinantziatutako Eragiketa