“Prest Gara” formazioaren diseinu pedagogikoa

  /    /  “Prest Gara” formazioaren diseinu pedagogikoa

Araziko lantaldeak irakasleei zuzendutako prestakuntza-proposamenak garatu ditu, ikasleen parte-hartzea, alfabetatze ekologikoa eta krisi ekosozialaren lanketa hezkuntza-testuinguruan indartzeko.

Prest Gara programaren baitan, Araziko lantaldeak irakasleen gaitasun profesionalak indartzera bideratutako hiru prestakuntza-ikastaro diseinatu ditu. Ikastaroek ikuspegi ekosoziala, ikasleen ahalduntzea, ingurumen-hezkuntza eta ikaskuntza aktiboa dituzte ardatz, eta irakasleei baliabide teoriko zein praktikoak eskaintzen dizkiete eduki horiek ikastetxeetako eguneroko jardunean txertatzeko.

Proposamenek 30 orduko iraupena dute, euskaraz eskaintzen dira eta online modalitatean garatzeko pentsatuta daude. Horrez gain, parte-hartzaileek beren hezkuntza-inguruneetan esperimentatzeko orientabideak jasotzen dituzte, eta esperientziak, erronkak eta lorpenak talde-saioetan partekatzeko aukera dute.

Prestakuntza-ildoetako batek ikasleen parte-hartze aktiboa eta erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzea du helburu, ikastetxeko proiektuetan eta erabakietan ikasleak subjektu aktibo bihurtzeko. Ikastaro horretan autonomia, eraginkortasuna, pentsamendu sortzailea eta hezkuntza-ingurune inklusibo eta elkarlanekoa lantzen dira.

Bigarren ildoak irakasleen alfabetatze ekologikoa du ardatz, Euskal Herriko fauna eta flora ezagutzeko eta ikasleekin landa-irteerak, behaketak eta ikerketa-jarduerak garatzeko tresnak eskainiz. Proposamenak krisi ekosoziala, biodibertsitatearen galera, ingurumen-erronkak eta ekologiaren irakaskuntzarako metodologia berritzaileak lantzen ditu.

Hirugarren prestakuntzak krisi ekosoziala hezkuntzatik lantzeko estrategiak eskaintzen ditu. Ikastaroaren helburua da irakasleek krisi ekosozialaren garrantzia ulertzea, ingurumen-kontzientzia eta kontzientzia soziala hezkuntzan integratzeko bideak aztertzea eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzeko tresnak garatzea.

Bezeroa:
  • Eusko Jaurlaritza
Buruturiko lanak:
  • Irakasleei zuzendutako hiru prestakuntza-ikastaroren diseinu pedagogikoa.
  • Ikasleak ahaldundu ikastetxeko proiektu eta erabakietan ikastaroaren edukien eta metodologiaren garapena.
  • Irakasleen alfabetatze ekologikoa, gure inguruko fauna eta flora ezagutzen ikastaroaren diseinua.
  • Krisi ekosozialaren erdian, zer egin dezakegu hezkuntzatik? prestakuntza-proposamenaren egituraketa.
  • Ikastaro bakoitzerako helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio-irizpideak zehaztea.
  • Ikasgelan aplikatzeko estrategia praktikoak eta orientabide didaktikoak prestatzea.
  • Hezkuntza ekosoziala, ikasleen parte-hartzea eta ingurumen-kontzientzia lantzeko baliabideak garatzea.
  • Irakasleen hausnarketa kritikoa, esperimentazioa eta praktiken hobekuntza sustatzeko planteamendua diseinatzea.
  • Prestakuntza asinkronoa eta talde-saioak uztartzen dituen metodologia proposatzea.
Zerbitzua
Tags: