Araziko lantaldeak arrantza jasangarria, arrainaren merkaturatze-prozesua eta itsas sektoreko lanbideak ikasleei gerturatzeko esperientzia didaktikoa garatu du.
Bentara goaz! Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako esperientzia didaktikoa da, eta arrantzaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen du. Getaria, Hondarribia edo Pasaiako portu-inguruneetan garatzen den bisita gidatuaren bidez, ikasleek arrainaren deskarga, hautaketa eta salmenta-prozesua ezagutzen dute, baita gure kostaldeko espezie nagusiak, arrantza-metodo jasangarriak eta itsas baliabideen kontserbazioaren garrantzia ere.
Proiektuaren helburua ikasleei lehen sektorearen balioa hurbiltzea da, elikagaien jatorriari eta merkaturatze-kateari buruzko ikuspegi kritikoa garatuz. Horretarako, 90 minutuko saio dinamiko eta parte-hartzaileak proposatzen dira: hezitzaileak portuko jarduera azaldu, ikasleen galderak bideratu eta arrantzarekin lotutako itsasoko zein lehorreko lanbideak ezagutarazten ditu.
Esperientziak hezkuntza ekosoziala, behaketa, analisia eta lanbide-orientazioa uztartzen ditu. Ikasleek arrantzaren eguneroko jarduera ulertzeaz gain, kontsumo arduratsuaren, itsas baliabideen zaintzaren eta tokiko ekonomiaren arteko loturak lantzen dituzte.
Bezeroa:
- HAZI
- Kofradia
Buruturiko lanak:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara arteko ikasleei zuzendutako eskaintza didaktikoaren diseinua.
- Arrantza jasangarria eta arrainaren merkaturatze-prozesua lantzeko bisita gidatuaren egitura pedagogikoa.
- Getaria, Hondarribia eta Pasaiako portu-inguruneetara egokitutako bisita-esperientzia.
- Arrainaren deskarga, hautaketa eta salmenta-prozesua azaltzeko baliabide didaktikoak.
- Ikasleen parte-hartzea sustatzeko galdera eta jarduera interaktiboak.
- Itsasoko eta lehorreko lanbideak ezagutarazteko edukiak.
- Gure kostaldeko arrain-espezie nagusiak eta arrantza-metodo jasangarriak lantzeko materialak.
- Bisita aurretik eta ondoren ikasgelan lantzeko baliabide didaktikoak.
- Ikastetxeei eskaintza ezagutarazteko informazio- eta komunikazio-materialak.