Arazin “Desioen Basoa” jarduera diseinatu eta dinamizatzen dugu, ikasleei (bereziki 10–12 urtekoei) zuzendutako tailer gisa, basoen aberastasuna ezagutzeko, biodibertsitatearen garrantzia ulertzeko eta inguruarekiko lotura sendotzeko.
Ikus-entzunezko baliabideen, talde-lanaren eta fitxa didaktikoen bidez, ikasleek lau une nagusi lantzen dituzte: basoaren testuingurua eta funtzioak, espezieen identifikazioa, baso-kudeaketari buruzko hausnarketa eta, amaitzeko, zuhaitz txiki baten landaketa, ikaskuntza ekintza sinboliko eta ukigarri batekin lotuz.
Orain arte, 29 tailer egin dira Gipuzkoako eskualde ezberdinetako ikastetxeetan, basoen balioa azpimarratzeko eta haien kontserbazioaren garrantzia nabarmentzeko helburuarekin.
Bezeroa:
- BSTK Basotik Fundazioa
Buruturiko lanak:
- Parte hartuko duten ikastetxeen kaptazioa.
- Jardueraren diseinu pedagogikoa (dinamikak, egitura eta denborak).
- Hezkuntza-baliabideak sortu eta ekoiztea.
- Tailerraren dinamizazioa gelan.
- Balorazioak eta inpresioak jasotzea, hurrengo edizioetan jarduera hobetzeko eta doitzeko.