Euskadiko Parke Teknologikoan barneratzen diren campusetan lan egiten duten pertsonei zuzenduriko aisia, kultura, kirola eta osasunarekin loturiko jardueren eskaintza sortzeaz gain, haien komunikazioa, kudeaketa eta garapena gauzatu du Arazik. Helburua Parke bizitzaz hornitzea da, eta ekosistema hori aberasteko jaio da KLUBA.
Banakoengana zuzentzearekin batera, Euskadiko Parke Teknologikoan kokaturiko enpresekin harreman estua sortu da, egitasmoaren eragile aktiboak izateko aukera ezberdinak proposatuz. Horrenbestez, urte osoan zehar, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campus guztietan tailer, ikastaro eta txapelketak ospatuko dira urte osoan zehar, banaka, binaka edo taldeka parte hartzeko aukera ahalbidetuz.