Hala, ekainaren 22tik uztailaren 21era bitartean, 10:00-13:00 denbora tartean, LH1 eta LH5 bitarteko mailetako ikasleentzat aisialdiko ekintzak egiteko aukera eskaini da.
Euskararen erabilera, parte-hartzaileen garapen pertsonala eta berdintasuna izan dira oinarri, besteak beste. Horrenbestez, ekintza dibertigarrien bitartez, Beasaingo eta inguruko txokoak, historia edota kultura ezagutzeko aukera izan dute partaideek, beti ere sormena lantzeko abaguneak sortuz.