Geoeskola, Geoparkea ezagutzeko heziketa programa

  /    /  Geoeskola, Geoparkea ezagutzeko heziketa programa

STEAM metodologia jarraituz, geologo baten azalean sartu eta bizitza errealeko erronkei aurre egin!

Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute. GeoEskola programaren helburu nagusia Geoparkea ezagutzera ematea da, ikasleen adina eta ezagupen mailaren arabera eduki multzo zehatza eta metodologia egokituz. Horrela, 6-8 urte bitarteko ikasleei Mutrikuko fosilak lantzea proposatzen zaie, 10-12 urte bitartekoei Lastur edo 14-16 urte bitartekoei Zumaiako flyscha. Programa STEAM metodologia jarraituz garatzen da, ikasleei arazo egoera ezberdinak aurkezten zaizkiolarik. Horrela, haien partaidetza aktiboa ezinbestekoa da programaren garapenerako.

Bezeroa:

Geogarapen

 

Buruturiko lanak:
  • Material didaktikoaren definizioa, diseinua eta garapena.
  • Ikasleekin saio gidatuak ikasgelan zein Geoparkeko eremuan.
  • Irakaslearentzat baliabide didaktikoen sorrera.
  • Kanpainaren balorazioa, komunikazioa eta memoria txostena.
Zerbitzua
Tags: