Irugurutzetako interpretazio zentroaren eskaintza didaktikoa

  /    /  Irugurutzetako interpretazio zentroaren eskaintza didaktikoa

Irugurutzetako meatze-ondarea ikasleei eta bisitariei gerturatzeko proposamen didaktikoa

Araziko lantaldeak Usurbilgo ondare artistikoa ikasleei gerturatzeko eskaintza didaktikoa diseinatu du, arte garaikidea, herriaren memoria eta sorkuntza-prozesuak uztartuz.

Araziko lantaldeak Irugurutzetako meatze-ondarea ikasleei eta bisitariei gerturatzeko proposamen didaktiko berria garatu du, industria-ondarea, memoria historikoa, ingurune naturala eta esperientzia parte-hartzaileak uztartuz.

Irugurutzeta Irungo meatze-iraganaren lekuko nagusietako bat da. Aiako Harriaren magalean kokatutako ondare-eremu honek meatze-galeriak, minerala kiskaltzeko labeak eta garai bateko lan-moduen aztarnak biltzen ditu, eta aukera paregabea eskaintzen du industria-ondarea, paisaia eta memoria soziala modu bizian lantzeko.

Testuinguru horretatik abiatuta, Araziko lantaldeak Irugurutzetako Interpretazio Zentrorako eskaintza didaktikoa diseinatu du, ikasleek eta bisitariek meatze-jardueraren historia modu ulergarri, erakargarri eta esperimentalean ezagutu dezaten. Proposamenak interpretazioa, kontakizuna, rol-jolasa eta baliabide didaktikoak uztartzen ditu, bisita ez dadin azalpen huts batean geratu, baizik eta parte-hartzean, galderetan eta bizipenean oinarritutako esperientzia bihurtu dadin.

Egitasmoaren helburua Irugurutzetako ondarearen balioa ezagutaraztea da: meatzarien bizimodua, burdinaren erauzketa eta garraioa, labeen funtzionamendua, ingurune naturalaren eraldaketa eta Irungo garapen historikoarekin izan duen lotura lantzea. Horretarako, adin eta publiko ezberdinetara egokitutako materialak sortu dira, haur, gazte, familia eta helduentzako bisita-esperientziak aberasteko.

Bezeroa:
  • Irungo Udala
Buruturiko lanak:
  • Irugurutzetako Interpretazio Zentrorako eskaintza didaktikoaren diseinu pedagogikoa.
  • Ikasleentzako bisita aurreko eta bisita osteko lanketak.
  • Haur eta gazteentzako material didaktiko egokituak.
  • Bisita gidatuetarako gidoiak eta azalpen-egiturak.
  • Irugurutzetako meatze-ondarea modu ulergarrian lantzeko kontakizun eta baliabide narratiboak.
  • Rol-jolasak eta dinamika parte-hartzaileak, meatzarien bizimodua eta garaiko lan-baldintzak lantzeko.
  • Hezitzaileentzako koadernoa eta erabilera-orientabideak.
  • Familientzako eta helduentzako interpretazio-baliabideak.
  • Testigantzetan eta memoria historikoan oinarritutako baliabide osagarriak.
  • Oiasso Museoko hezitzaileei eskaintza didaktikoa aurkezteko eta erabiltzeko formazio-saioak.
Zerbitzua
Tags: