“Hau ez da pelikula bat” heziketa programa

  /    /  “Hau ez da pelikula bat” heziketa programa

Zinea tresna bezala oroimen historikoa lantzeko

1936ko gerra eta ondorengo diktadura sufritu zutenen memoria, Gipuzkoako nerabeei gizarteratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko programa da.

Horrenbestez, estatu kolpea, gerra eta diktadura sufritu zuten pertsonen memoria eta herrien historia ezagutaraztearekin batera, giza baloreak bultzatzea du helburu.

Hori guztia, espreski sorturiko webgunean eta egokituriko classroom-ean proposaturiko edukiak landuz gauzatzen da. Partaideek, gainera, egungo gizartean baliogarria gertatuko den mezua islatuko duen laburmetraia sortzeko erronkari aurre egiten diote, zinea eta oroimen historikoa uztartuz.

Horretarako, Arazik, webgune berezia eta ikasleen adinari egokituriko material hezigarriak sortzeaz gain, programaren kudeaketaz ere arduratzen da, ikasturte osoan zehar beharrezkoa den formazioa eta aholkularitza eskainiz.

Bezeroa:

Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Buruturiko lanak:
  • Material didaktikoaren definizioa.
  • Diseinua eta garapena.
  • E-learning plataforma.
  • Irakaslearentzat baliabide didaktikoen sorrera.
  • Programaren balorazioa, komunikazioa eta memoria txostena.
Zerbitzua
Tags:

Aurrekoa