Gipuzkoako arrantza araudiaren liburuxkaren diseinua

  /    /  Gipuzkoako arrantza araudiaren liburuxkaren diseinua

“Arrantzaren inguruko zehaztasun guztiak jasotzen dituen liburuxka

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero argitaratzen duen alearen diseinua eta maketazioa burutzen dugu. Bertan, arrantzaren inguruko informazio-datuak jasotzeaz gain, ulergarritasuna areagotu eta itxura ederragoa lortzen laguntzen duten irudiak biltzen dira. Hala, espezie ezberdinen ilustrazioak eta erreka bakoitzaren mapa erakargarriak jasotzen dira, besteak beste.

 

Liburuxkak biltzen dituen edukiak honakoak dira: harrapa daitezkeen espezieak, aldiak, egunak eta orduak, gehieneko harrapaketa kopurua, gutxieneko eta gehieneko neurriak, tresnak eta elementu lagungarriak, beitak eta amuak, dokumentazioa, bizitza babestearen garrantzia edota arrantza egiteko baimenduta dauden ibai, erreka eta urtegiak. Horrenbestez, Gipuzkoako erreketan arrantza egiteko asmoa duten pertsonentzako erreferentziazko liburuxka da.

Bezeroa:
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
Buruturiko lanak:
  • Liburuxkaren diseinu orokorra 
  • Liburuxkaren maketazioa 
  • Irudi eta ilustrazioen sorrera
Zerbitzua
Tags: