Ostalari elkarte batek berez dituen koordinazio zailtasunak betetzeko, Zurekin Arazirekin jarri zen harremanetan 2016an. Ordundik, elkartearen jardunaren izaerarekin bat datozen koordinazio lanak errazten dizkiegu Zarauzko ostalariei. Batzar Orokorra zein bazkideen alta eta bajak kudeatzeaz gain, elkartearen zuzendaritzak bazkideen artean zabaldu behar dituen komunikazio mezuak (ordenantza berriak…), iniziatibetan parte hartzeko mezuak (Toldotxo pintxoa, Mus txapelketa, Sagardo Eguna…) edota formakuntza deialdiak koordinatzen ditugu. Elkartearen zenbait ekintzen material grafikoa sortzen ere laguntzen dugu, hala nola, Mus txapelketen kartelak, mozorro txapelketen bonoak, pintxo poteko banderolak… Elkartearen Facebook kontua ere kudeatzen dugu Arazitik.