9 eta 13 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduriko udalekuak garatu ditu Arazik 2023ko uztailean, bai Beasainen erroldatutakoak zein Beasaingo ikastetxe batean ikasten dutenei zuzendurikoak. Euskararen erabilera sustatu eta bermatzea izan da helburu nagusia. Ondorioz, udalekuetako jarduera guztiak erabat euskaraz garatu dira, horretarako beharrezkoak diren baliabideak erabili direlarik.
Uztaileko 10 egunetarako egitaraua Baztan Bailarako Lekaroz herrian garatu da, beti ere euskal kultura oinarritzat hartuaz.