Basauriko zuhaitz esanguratsuen katalogoa

  /    /  Basauriko zuhaitz esanguratsuen katalogoa

Basauriko Udalak ezaugarri ezberdinengatik “zuhaitz esanguratsu” gisa sailkaturiko 30 aleak jaso dituen katalogoa sortu du Arazik.

Hala, adin, tamaina, espezie mota edota leku zein gertakari jakin bati loturiko arrazoiak direla eta aukeraturiko zuhaitzak biltzen dira. Horrenbestez, ale bakoitzaren inguruko informazio zabala eskaintzearekin batera, zuhaitzaren argazki orokorra eta adierazgarriak diren irudiak ere jasotzen dira.

Zuhaitz bakoitzaren inguruko fitxez gain, ale guztien kokapena islatzeko planoa ere barneratu da, herriko gune ezberdinen “zoomak” erabili direlarik. Katalogoa borobiltzeko, gaztetxoei zuzenduriko fitxa didaktikoa txertatu da, Basauriko zuhaitzak ezagutarazi eta haien beharraren inguruko sentsibilizazioan sakontzeko helburuarekin.

Bezeroa:
  • Basauriko Udala
Buruturiko lanak:
  • Argazkiak atera.
  • Zuhaitzen kokapenaren GPS puntuak jaso.
  • Edukien definizioa eta diseinua.
Zerbitzua
Tags: