Gabon garaian ‘Etxekoak’ publizitate kanpaina plazaratzen dugu bertako produktuen kontsumoa sustatzeko. Telebistarako bideo spot-a, irrati kuñak, eta prentsarako zein markesinetarako kreatibitateak lantzen ditugu.
Proposamena jaso orduko gure egin genuen proiektua eta lehen pausoa mahaira talde kreatiboa esertzea izan zen. Bertako, tokiko, km0 produktuak kontsumitu behar direla esateko, eta inguruko baserritarrak gerturatzeko ETXEKOAK hitzak hartu zuen indarra eta kanpainako lelo bilakatu genuen.
ETXEKOAK
Bertakoak, kalitatezkoak, gureak.
Orain, inoiz baino gehiago, erosi ditzagun gure baserritarren produktuak.
Erosi geurea, eroski Gipuzkoa.
Urtero, kanpainaren aurpegiak izango diren baserritarrak aukeratzen ditugu, horretarako azpisektore ezberdineko profilak topatuz, eredu gazte eta indartsuak lehen planora ekarriaz, eta baita beraien produktuak ere. Lan taldearen inplikazioa izugarria izan da, eta ilusio handiz aritzen gara. Ea gipuzkoarrengan mezua iristeko baliagarria gertatzen den eta gabonetan “etxeko” produktuak erosten ditugun.