Gipukoako lurraldeak oso erliebe anitza dauka, eta “GR” izenarekin ezagutzen diren ibilbide luzeek, bere baitan kokatzen diren mendi, baso, larre eta herriak zeharkatzen dituzte. Arazik haien seinaleztapena egiteaz gain, kasuan kasuko ibilbidearen interpretazioa ere gauzatu du. Hala, ibilbide ezberdinen etapen inguruko panelak sortu ditu non, dagokion bideari dagozkion ezaugarri teknikoekin batera, interesgune ezberdinen berri ere eman duen. Horrenbestez, Gipuzkoako paisaia eta, oro har, natura-ondarea ezagutzeko baliabide bikaina lortu da.