Cristóbal Balenciaga Museoaren sorkuntzan (2011) egon zen Arazi, Getariako diseinatzailearen obraren eta figuraren garrantziaren dibulgazioan murgilduta. Museoaren bildumaren erakusketa ikusgarri bat bisitatu daiteke, eta aldiro aldiro aldi baterako erakusketak antolatzen dira. Harrerako eta dendako lanetan presente egon gara eta horrek bisitariekin kontaktu zuzenean egotea ahalbidetu digu. Gainera, edukien dibulgaziorako eskaintzen diren jarduerak ere egin ditugu: bitartekaritza lanak, bisita gidatuak, fam edo press tripak, hezkuntza jardueretako tailerrak ikastetxeetako haurrekin… Hainbat hizkuntzatan trebatutako modan espezializatutako lantaldea osatzea lortu dugu, Cristóbal Balenciaga Fundazioarekin koordinazioan, diseinatzaile handiari dagokion meritua eskaintzeko.