2014an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Heziketako Departamentutik, Azpeitiko Ingurugiro Etxeko Jolas Parkea eraldatzeko proposamena eskatu ziguten eta guk ilusioz ekin genion lanari. Egun, Xaguxatar Parkean, Izarraitzeko Kontserbazio Bereziko Eremuan bizi diren xaguzahar espezie aniztasuna eta hauen ezaugarrien berri ematen da interpretazio panel batzuen bitartez. Panel hauetan, jolasak edo erronkak ere proposatzen dira: protagonista diren lau xaguxatarren ohiturak, bizimoldeak eta bestelako ezaugarriak ezagutu eta lantzeko ariketak, besteak beste.