Onura Publikoko mendia izanik, Amasa-Villabonako Udalari dagokio Amasamendiko 1.091 hektareatan barneratzen diren ekosistemak zaintzea. Hala, bertaratzen diren bisitariei inguru horrek duen balioaren berri emateko 2 panel sortu nahi izan ziren, bat ongietorria emateko sarrera gisa eta bestea eduki zehatzez hornitua.
Amasamendi babesteko hamaika arrazoi daudela adierazten duten interpretazio-panelak sortu ditu Arazik. Bezeroak helburu zuen emaitza lortzeko, espresuki sorturiko ilustrazioak argazkiekin uztartu ziren, inguruko paisaia islatuz.