Zuhaitzen seinaleztapena Oiartzungo bidegorrian

  /    /  Zuhaitzen seinaleztapena Oiartzungo bidegorrian

Zuhaitzen seinaleztapena Oiartzungo bidegorrian

Oiartzungo ikasleek Eskola Agenda 2030 programaren baitan egindako eskaerari erantzunez, herria zeharkatzen duen bidegorriaren ertzetan dauden zuhaitzak identifikatu eta seinaleztatu dira. Hala, espezieen izendapen ezberdinak jasotzearekin batera, kasuan kasuko hosto adierazgarrien ilustrazioak ere txertatu dira. Horri esker, bertako herritarren zein bisitarien esperientzia hobea izango da, ikusgai dauden zuhaitz espezieak ezagutzearekin batera, naturarekiko lotura sendotuko baitute.

Bezeroa:

Oiartzungo udala

Buruturiko lanak:
  • Seinaleztapenerako plaken diseinua eta ilustrazioak
Zerbitzua
Tags: