Vista Alegreko parkea Zarauzko mendebaldean kokaturiko arnasgune bizia da. Haren jatorritik abiatuz, bere biakaera eta egungo ezaugarrien berri ematen duten panelak sortu ditu Arazik. Haien bitartez, bertaraino iristen diren bisitari guztiek Vista Alegreko parkeak barneratzen duen natura-ondarearen garrantzia ezagutzeko aukera dute. Izan ere, ekosistema ezberdinentzako oinarrizko osagaiak diren espezieen beharra islatzearekin batera, inguru horretako erregea den artelatzari azpimarra berezia egiten zaio.