Zarauzko ondare historiko eta artistikoak txundituta gauzka Arazin. Santa María la Real parrokiko altarearen aurreko aldea erromatar garaiko aztarnen kristalezko begiraleku bilakatzen dugu bisita gidatuetan, kanpandorrearen beheko solairuko erdi aroko nekropoliaren antzera. Kanpandorreko solairuetan barna eramaten ditugu bisitariak, herriko artisten lanak Zarauzko aro ezberdinak azaltzen dituen erakusketa bisitatu dezaten. Zarautz Zure Eskuetan eskaintza didaktikoaren bitartez ikastetxeetako haurrek Zarauzko herriko txoko ezberdinetan eta ondarean dituzten ezagutzak sakonduko dituzte gymkhana dinamiko baten bitartez. Arazin pasioz egiten ditugu herriko ondareare artistiko eta historikoaren gida-hezitzaile lanak. Gainera, kultura gune ezberdinetan antolatzen diren erakusketen zaintza ere burutzen dugu.