Algorri interpretazio zentroaren kudeaketa

  /    /  Algorri interpretazio zentroaren kudeaketa

Zumaiako Udala

Algorri Interpretazio Zentroan Zumaiako baliabide naturalak ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu: Biotopo Babestua den flyscha, nazioartean ezaguna, eta Natura 2000 sarean dagoen Urola itsasadarra. Bisitariei arreta eskaintzeaz gain bisita gidatuak zure neurrira antolatzen ditugu, oinez zein itsasontziz, eta eskaintza didaktikoa zabala dugu. Hiru gai hauek lantzeko aukera dute 6-18 urte bitarteko ikasleek: Zumaiako flyscha eta geologia, Zumaiako flyscha eta biodibertsitatea edo Urola itsasadarreko ekosistemak. Programa didaktikoek goizeko edo egun osoko iraupena izan dezakete, ekintza hauek nahi bezala konbinatuz: Algorri Interpretazio Zentrora bisita gidatua, oinezko irteera, itsasontziko irteera eta tailer didaktikoa. Lantaldeko kide guztiak geologoak, biologoak edo ingurumen zientziatan lizentziatuak dira eta ederki asko erakutsiko dizkizute Zumaiak gordetzen dituen altxor guztiak!

Bezeroa:

Zumaiako udala

 

Buruturiko lanak:
  • Bisitariei arreta, bisita gidatuen antolaketa, programa didaktikoen garapena.
Zerbitzua
Tags: