1902an inauguratua, Euskal Herriko zaharrena da eta euskal gizartearen bilakaera ezagutu dezakegu historiaurretik gaur egun arte. Gaur egun eraberritua, erakusketa iraunkorraz gain aldi baterakoak ere baditu eta eskaintza didaktiko zabala. Arazin, San Telmo Museoarekin kolaborazioan, eskaintza didaktikoko hainbat jarduera garatu genituen gure esperientzia zabalaz baliatuz. Gainera, egungo eskaintza didaktikoko jarduerak garatzen ditugu eskola-taldeekin.