2013an sortu zen Zarauzko NikTri Triatloi elkartea 60 kidek osatzen dugu, adin eta maila guztietakoak. Batzuk lagun artean kirola egitea dute helburu, eta beste batzuk Euskal Triatloi zirkuituan lehiatzen dute. Elkarteak kide guztiei kirol aholkularitza eskaintzen die, eta talde entrenamenduak dinamizatzen dituzte. Bere sorreratik Arazi arduratzen da elkartearen komunikazioaz eta kudeaketaz.