Kobaz koba trail. Mendi lasterketaren kudeaketa, garapena eta komunikazio zerbitzuak

  /    /  Kobaz koba trail. Mendi lasterketaren kudeaketa, garapena eta komunikazio zerbitzuak

Lehen gizakiaren bidetik, Euskal Historiaurrera garamatzan lasterketa

Zestoako Agiro Mendi Klubaren eta Araziren arteko lankidetzaren fruitu emankorra da. Arazik Ekainberriko ondarea ezagutarazteko eta gizarteratzeko helburuarekin egiten duenez lan, mendizaletasuna eta ondarea batzen dituen kirol ekitaldia da Kobaz Koba Trail, bisitariek eta bertakoek gozatu dezaten Zestoataz, bere mendi eta ondare paregabeaz. Arazitik sortu eta kudeatzen dugu Kobaz Koba Trailen iruditeria eta material grafiko guztia (www.kobazkobatrail.com webgunea, logoak, dortsalak, faldoiak, banderolak…), babesleekin harremana, izen-emateak, korrikalarien gida… Horrela, Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean, Arazin ditugun baliabide guztien arteko sinergiak lortuz, urtez urte arrakastatsuago izaten ari den eta Zestoako herriarentzako horren positiboa den Kobaz Koba Trail kirol ekitaldi jendetsua posible izatea lortzen dugu.

 

Webgunea ikusi

Buruturiko lanak:
  • Ekitaldiaren iruditeria eta material grafiko guztia sortu
  • Babesleak lortu
  • Ekitaldiaren kudeaketa operatiboa
Zerbitzua
Tags: