Enpresa zarauztarra garenez, oso gertutik bizitu dugu beti Getaria-Zarautz proba, eta, ondorioz, ilusio handiarekin hartu genuen egitasmoaren komunikazioaren ardura. Estatuko itsas-zeharkaldirik handiena da, 3.300 igerilari baino gehiagok hartzen baitute parte, eta guztiengana heltzeko, dagokion neurriko komunikazioa eskaintzen du gure lan-taldeak, non horietako batzuk probako parte hartzaileak ere badiren. 50. urteurrenerako web berria ere sortu dugu.