Lapurriturri informazio gunearen kudeaketa

  /    /  Lapurriturri informazio gunearen kudeaketa

Jendeari arreta emateko zerbitzua eskaintzen du Arazik Irungo udalerrian kokaturiko Lapurriturri informazio gunean.

Bertan eskaintzen den zerbitzuaren berri emateko, halaber, komunikabideetan parte-hartze bizia izaten du. Horrekin batera, bisitarien esperientzia aberasteko hainbat baliabide sortu eta jarduera garatzen ditu Arazik.

Hala, Aiako Harrien mapa orokorretik abiatuta, mapa zehatzago bat sortu du Arazik. Gainera, jarduera tematikoak eta bisita gidatuak ere garatzen ditu. Horien bitartez, fosilak ezagutarazi, zuhaitzekiko sentsibilizatu, mineralen munduan sakondu edota polinizatzaileetan oinarrituriko jolasa garatzen da.

Bezeroa:

Irungo udala

 

Buruturiko lanak:
  • Arreta zerbitzua.
  • Komunikazioa.
  • Baliabideen sorrera.
  • Jardueren garapena.
Zerbitzua
Tags: