Urola Kosta udal elkartearentzat hondakinen inguruko sentsibilizazio kanpaina

  /    /  Urola Kosta udal elkartearentzat hondakinen inguruko sentsibilizazio kanpaina

Ohitura onak txikitatik ikasi, etorkizunean hondakinen prebentzioa bermatzeko gakoa

“Kutsidazu bidea” izeneko jolas erraldoiaren bitartez, hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzearen garrantzia bereganatzeko aukera dute ikasleek. Horrela, bizimodu iraunkorra lortzeko eguneroko bizitzan jarraitu beharreko bideaz ohartuko dira. Horretarako, aukeraketa ugari egin beharko dituzte, froga, asmakizun eta erronka ezberdinak gainditzen dituzten bitartean. Jolasaren amaieran, aukeraketa hauen ondorioz etorkizun bat ala bestea irudikatuko dute ikasleek.

Buruturiko lanak:
  • Material didaktikoaren definizioa, diseinua eta garapena.
  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleekin saioak: ikasgelan azalpenak emateko saioa, herrian zehar hondakinen kudeaketa ezagutzeko irteera.
  • Kanpainaren balorazioa, komunikazioa eta memoria txostena.
Zerbitzua
Tags: