Txomin Etxaniz txakoli upategia: web diseinu eta garapena, eskuko orriak, ikusentzunezkoak

  /    /  Txomin Etxaniz txakoli upategia: web diseinu eta garapena, eskuko orriak, ikusentzunezkoak

Txakolindegiaren handitasuna islatuz

Txomin Etxaniz upategiaren webgunea berritu dugu. Aurreko webgunea borobila gelditu zitzaigun, beraien erroak ondo islatu eta indar handiko irudia lortu zen. Oraingo honetan, 10 urte beranduago, irudi freskoagoa eta dinamikoagoa eman nahi izan da, gunearen ikusgarritasuna bistaratuz eta markak merkatuan duen indarra agertuz. Webgunearen helburuak bi ziren, bisitariak upategira erakartzea, eta txakolinaren salmentarako lan tresna erosoa izatea. Lehenengo helburua lortzeko argazkigintzan eta bideogintzan lan handia egin da, eta bigarrenerako ardo katalogoa modu erakargarrian bistaratzeko lanketa burutu da. Ezaugarri moduan webgunea gailu guztietara ondo egokitzea eta bezeroak erraz kudeatzeko modukoa izatea eskatu da. Emaitza hementxe duzue http://www.txominetxaniz.com/ .

Bezeroa:

Etxaniz Txakolina

 

Buruturiko lanak:
  • Bideo promozionala webgunerako, drona erabiliaz.
  • Argazki saioak.
  • DVD bideoa bisitarientzako
  • Web diseinu, programazio eta maketazioa.
  • Bezeroari formakuntza saioa
Zerbitzua
Tags: