GFAko Landa departamentuaren komunikazio zerbitzua

  /    /  GFAko Landa departamentuaren komunikazio zerbitzua

Foru Aldundiaren Landa Garapeneko komunikazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, lehen sektorearen egunerokoaz informatu eta gizarteratzeko lanetan gabiltza. Bi helburu nagusi ditugu: batetik, lehen sektoreko eragileek lehen eskutik uneoro informazioa jasotzea; eta, bestetik, landa ingurunea balorean jarri eta herritarrengana gerturatzea. Horretarako, baliabide egokienak eta bide zuzenenak aztertu ditugu, eta, egun, hainbat komunikazio-kanal sortu ditugu: ‘Gure lurra’ aldizkaria eta newsletterra esaterako. Bestalde, sektoreko ekitaldiei, jardunaldiei eta txapelketei forma ematen ere buru- belarri gabiltza; baita ekitaldi horietako argazkiak egiten eta bideoak ekoizten ere. Beti ere, gizartea Gipuzkoako landa bizimoduaz ahalik eta modu atseginenean eta eraginkorrenean komunikatzeko konpromisoarekin.

 

Webgunea ikusi

Bezeroa:

Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Buruturiko lanak:
  • Gure Lurra aldizkaria eta newsletter zerbitzua sortu ditugu.
  • Eguneroko albisteen berri ematen dugu web orriaren, nekagip aplikazioaren eta sare sozialen bitartez.
  • Ekitaldiak antolatu ditugu (Gipuzkoako Sagardo lehiaketa, esaterako)
  • Sektoreko gaien inguruko bideoak ekoiztu ditugu.
Zerbitzua
Tags: