Zumaiako Udalekuak 2021

ADINA: 7-12 URTE (Lehen hezkuntzako ikasleak)

DATA:

Abuztuak 9-13

NON: Zumaia, Gipuzkoa.

ELKARGUNEA: Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaia.

ORDUTEGIA: 09:00-13:00

HIZKUNTZA: Euskara

KOPURUA: Plaza mugatuak, izen-emate ordenaren arabera

PREZIOA:

75 euro

LANTALDEA:

Arazi Ideiak Borobiltzen enpresak 21 urte daramatza hezkuntza-proiektuak garatzen. Udaleku hauetarako, heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea sortu du. Arazi, Algorri Zumaiako zentroaren kudeatzailea da.

UDALEKUEN DESKRIBAPENA:

Aisialdiko ekintzak naturarekin kontaktu zuzenean.

Aurten inoiz baino gehiago, haurrek gainontzeko haurrekin erlazionatzeko, aisialdiko ekintzak burutzeko eta naturarekiko kontaktu beharra dute. Hau kontuan hartuta, aire zabalean eta talde txikietan ospatzeko egitarau anitza sortu dugu, beti ere babes-neurriak errespetatuz.

Jolasaren bitartez, ingurumena, aisia eta kirolarekin loturiko ekintzak burutuko ditugu Zumaia herrian. Besteak beste; multikirola, orientazio jolasa, irteera Marea-arteko plataformara, ibilaldiak, argazki lehiaketa eta hondartzan jolasak. Helburua, lagun berriak egin eta ongi pasatzea da.

Babes neurriak:

Parte-hartzaile zein hezitzaileen segurtasuna babesteko zein covid19-aren transmisioa saihesteko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik finkatutako protokoloa jarraituko da. Honen berri zehatza emango da izena ematen dutenei eta berau zorrotz betetzea eskatuko da.

Partaideentzat opariak:

  • Kamiseta bat.
  • Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa.

OHARRAK:

  • Parte-hartzaileak hezitzaileek kontutan hartu beharreko gorabeheraren bat baldin badu, antolatzaileei adierazi mesedez.
  • Informazio gehiago:  www.zumaiakoudalekuak.eus
  • Antolatzaileak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.

IZEN-EMATEA BERTAN BEHERA UZTEA:

Noiz dago izen-ematea konfirmatuta? Parte-hartzailearen datuak betetzen direnean eta udalekuen kuotaren ordainketa gauzatzen denean.
Izen-ematea bertan behera uzten bada, dirua itzuliko da? Izen-ematearen baja ekainaren 15a baino lehen gauzatzen bada, kuotaren %100 itzuliko da. Baja ekainaren 15a baino beranduago gauzatzen bada aldiz, kuotaren %50a itzuliko da.
Covid19a dela eta antolakuntzaren erabakia bada udalekuak bertan behera uztea, kuotaren %100 itzuliko zaio parte-hartzaileari. Baita Covid-19an positiboa eman duelako udalekuetan parte hartu ezin duenari ere (edozein delarik data).
Baja eskaera guztiak arazi@arazi.eus helbidera mezu bat bidaliaz egin behar dira dagokion egiaztagiria atxikitu beharko da baja Covid-ak eragindakoa dela egiaztatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU:

Jar zaitez gurekin harremanetan:

arazi@arazi.eus
943 833 641 – 615747603

Kudeaketa aurreratua:

Kudeaketa aurreratua

Euskara:

Iraunkortasuna:

Ekoskan

Genero berdintasuna:

Kode etikoa: