Archive

Tag Archive for: Zumaiako herri eskola

Zumaiako ikasleek herria hobetzeko proposamenak luzatu dizkiote alkateari

Categories: eskola agenda21, Eskolako Agenda 21Tags: , , , , , Author:

“Zumaia Ezagutzen” programa didaktikoaren baitan herriaren bilakaera historikoa aztertu dute Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek. Zumaiak hiri-gutuna eskuratu zuenetik gaur egun arte bidaia eginez herriko historia ezagutu dute eta haien ondorioak alkateari aurkeztu dizkiote otsailaren 21ean San Jose komentuan ospaturiko bileran.

Ikasgelan girotze saioa eta herriko kaleetan zehar “Denboraren Bila” izeneko jolasa garatu ondoren, etorkizunera begira jarri dira haurrak eta herriaren egoera hobetzeko ideia ugari sortu dira. Itsasoko plastikoak garbitu, herriko parkeak hobetu eta kirol instalazio berriak egiteko beharra nabarmendu dute, ingurumena, euskara, mugikortasuna eta bestelako gaiekin lotura duten proposamenak aurkeztearekin batera. 

Zumaiako Udalak antolatutako ingurumen heziketa programa honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek hartzen dute parte. Horrela, Zumaiako Institutuko, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiena Ikastetxeko  eta Oikiako Herri Eskolako 500 ikasle inguruk herriaren ezagutzan sakonduko dute.