Archive

Tag Archive for: zaldei bidea

Kobaz Koba Trail 2018, 500 korrikalari baino gehiago lehen gizakiaren bidea jarraituz

Categories: Ekitaldien antolaketa, ingurumenari loturiko ekitaldiak, kirol ekitaldiakTags: , , , , , Author:

Pasa den igandean, otsailak 18, Kobaz Koba Trail lasterketaren 3. edizioaren antolaketan parte hartu zuen Arazik, Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean. Kirol proba hau Zestoako inguru ederretan barrena kokatzen da eta aurten partaide kopuruak gora egin du, 500 korrikalarira iritsiz, dortsalak agortu direlarik. 

Kobaz Koba Trail-ek bi ibilbide desberdin eskaintzen ditu, bata Artzei, 13km-koa eta bestea Zaldei, 25km-koa. Horrez gain naturarekin harreman zuzenagoa bizi nahi dutenentzako Barefoot Naturalki Minimal Runner kategoria eskaintzen da, non partaideak oinutsik edo oinetako minimalistekin joan beharra duen.

Aurtengo irabazleak Zaldei ibilbidean Uxoa Irigoyen Odriozola getariarra eta Julen Martinez de Estibaliz barrundiarra izan dira eta Artzei ibilbidean berriz Vanessa Pelaez Martinez andoaindarra eta Xabi Lete Blain oñatiarra. Barefoot kategorian Zaldei bidean  Egoitz Asuabarrena Zipitria izan dugu lehena eta Artzei bidean Pablo Juaristi San Jose.

Natura eta historiaurrea uztartzen dituen lasterketa honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu bisitatu Kobaz koba Trail-en webgunea.