Archive

Tag Archive for: xareta web

Xareta.eus : Sara, Ainhoa, Zugarramurdi eta Urdazubiko webgune berria

Categories: -1. Web komunikazioa, Email marketinga, Sare sozialak, Web eta Blog garapenakTags: , , , , , , Author:

Arazik diseinatu eta garatu duen Xareta.eus webgune berria Xareta egunean aurkeztu zen pasa den igandean, Ekainaren 5ean.

Xaretaren webgune eta irudi berria:
www.xareta.eus
Aldaeraz beteriko lurralde honentzako bultzada berria:
Xareta osatzen duten 4 herrietako arduradunak (Sara, Ainhoa, Urdax eta Zugarramurdi) xareta.eus sortzeko elkartu dira, mugen gainetik dagoen lurralde honen berezitasun eta edertasunen berri emateko.

Bisitariarengandik hurbil egon nahi dugu.
Xareta, turistentzako erakargarriak diren osagaiez beteta dago, eremu bakarrean elkartuta eta aisialdirako zein ostalaritza eskaintzaz lagunduta, indar turistiko handia duelarik.

Ikuspegi horretatik abiatuz sortu da xareta.eus. Helburua, lurraldearen gune nagusietara hurbiltzen diren bisitariek, beste gune batzuetara mugituz, haien bisita osatzea edo igarotako gauen kopuruak emendatzea da.

Xaretarentzako oinarrizkoa da sare sozialetan presentzia aktiboa izatea: Facebook, Twitter, Youtube, Google Plus bezalako kanaletan egongo da Xareta, haietan lurralde guztiaren eskaintza islatuko duelarik.