Archive

Tag Archive for: xaguxatar parketa

XAGUXATAR PARKEA: Euskal natura-ondareari buruzko lehenengo hiri-parke naturala

Categories: Diseinu eta seinaleztapen lanak, Grafismoa eta ilustrazioak, Karteleria: flyer, eskuorriak, Panel eta seinaleakTags: Author:

Hamarkada luzez (1987-2015) museoko parkea apaindu ondoren dinosaurioak kendu (txirristak hondatuta zeuden) eta espazioa guztiz birmoldatzea erabaki zen. Xaguxatar parkea, hiri-parkea da eta bizi-gune gisa sortu da, aisialdirako eta naturarekin harremana bilatzeko. Kontuan izanik Izarraitz Babes Bereziko Eremua dela, eta bertan 4 xaguxatar espezie desberdin bizi direla, xaguxatarra hartu da parkearen maskota bezala eta berak gidatuko du bisitaria panel informatiboen bidez parkeko espazio desberdinetara.

ARAZI, Lur Paisajista enpresarekin batera jolas parkearen birmoldaketa proiektua garatu du, proiektuaren definiziotik hasi eta eduki eta euskarri guztiak diseinatu eta kokatu arte.

Eguzkia oheratzean eta iluntasuna nagusitzen denean, gure ezkutalekuetatik ateratzen gara handik eta hemendik ibiltzera. Gehienetan zuen begien aurretik oharkabean pasatzen garenez, ez gaituzue apenas ezagutzen, eta aspalditik daramagun ospe txarra kendu ezinik gabiltza. Horrenbestez, gure bizimoduaren berri izateaz gain, egun batez xaguxatar izatera gonbidatzen zaitugu. Ongi etorri Xaguxatar Parkera!

YouTube Preview Image

Read more →