Archive

Tag Archive for: historiaurreko olinpiadak

EKAINFEST 2018: historiaurrearen xarma bizitzen

Categories: Ekitaldien antolaketaTags: , , , Author:

Pasa den ekainaren 23an Ekainfest 2018 ospatu zuten Ekainberriko lagunek Zestoan. 

Egitartau zabala antolatu zuten gazte zein heldu animatze asmoz, baita lortu ere. 

Antolatutako ekitaldien artean Ekainberriko V. historiaurreko olimpiadak izan ziren eta bertan Ekain, Santimamiñe, Altxerri, Praileaitz eta Danbolinzulo kobetako historiaurreko ordezkariak lehian ibili ziren proba ezberdinetan.

Altxerri izan genuen garaile, historiaurreko ordezkari finena izendatu zutelarik. 

Ikusi ondorengo argazkietan Ekainberrin larunbatean bizitako giro paregabea:

Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018

EKAINFEST 2016 eta historiaurreko olinpiadak

Categories: Ekitaldien antolaketa, kirol ekitaldiak, kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , , , Author:

Badator ‘Ekainfest 2016’:

Ekainfest 2016 egitarau zabalaz eta indartuaz dator. Zazpigarren edizio hau ekainaren 12an egingo da. Historiaurreko bizimoduaz eta xarmaz gozatzeko festagune bihurtuko da Zestoa egun osoa. Ekaingo koban duela 14.000 urte zaldi ikusgarriak marraztu zituztenei omentzeko eguna da, eta gure arbasoen bizimoduaren xarma ezagutzeko eta horien historiaurreko bizimodua goratzeko eguna da Ekainfest.

Zestoako Udalaren babesarekin, Ekainberri, Lili Jauregia, Sastarrain baserri eskola, Zestoako Bainuetxea, Zestoako tabernariak eta Zestoako interpretazio eskola ari dira elkarlanean. Araziko antolaketa taldeak hilabeteak daramatza lanean egitarau zabala eta ikusgarria antolatzeko helburuarekin. Read more →