Archive

Tag Archive for: bisita gidatuak

LILI JAUREGIA, UROLAKO ALTXORRA

Categories: Bisita gidatuakTags: , , , Author:

Larunbatean El Diario Vascok bere asteburuko FIND gehigarrian Zestoan kokatzen den Lili Jauregiaren inguruko artikulua argitaratu zuen. 

Bertan izan ditzakegun bizipenen berri eman zigun egunkariak, baita Andre Madalenen pertsonaiaren bitartez bisitaria XVII.mendeko amaierara eramaten duen bisita gidatuei buruzko informazioa ere. 

Historiaz betetako eraikin honek gordetzen dituen sekretuak ezagutu nahi badituzue informazio gehiago Lili Jauregiaren webgunean topa dezakezue.

Lili Jauregia Diario Vasco

IGERRAK KOMUNITATEAREN TOPAKETA ZUMAIAN

Categories: Bisita gidatuakTags: , , , , Author:

Ekainaren 9an IGERRAK, euskal instagramer komunitateak, topaketa antolatu zuen eta eguna Zumaian igaro zuten. Read more →

San Telmo Museoan urte bete

Categories: Bisita gidatuak, gida lanak eta bisita gidatuak, unitate didaktikoakTags: , , , , Author:

San Telmo Museoaren harrera zerbitzua, bisita gidatuak eta jarduera didaktikoak burutzen ditu Arazik. 2016ko ekainean hasi zen Arazi San Telmo Museoan lanean eta 2017ko ekainean urtebeteko lana bete dugu. Bertan, ondorengo kudeaketa lanak burutzen ditugu:
• Harrera gunea: informazio eta erreserben kudeaketa.
• Bisita gidatuak: bisita gidatu eta tailerren garapena.
• Jarduera didaktikoak eta dinamizazio-ekintzen burutzea.