Archive

Tag Archive for: berdintasuna

ARAZI IDEIAK BOROBILTZEN – Berdintasuna gizarteratzen

Categories: Ekintzailetasuna, Sin categoríaTags: , , , Author:

2018 urtean zehar ARAZIk organizazioaren barne kudeaketa hobetzeko ahalegin berezia egin du, datozen urteetan bide berdinetik jarraitzeko konpromezu irmoa hartuaz. Pixkanaka ereindako fruituak jasotzen hasi garen une honetan, genero berdintasunaren arloan, Berdintasun Plana lantzearekin batera, Erantzunkide Enpresa Sarean sartu izana elkarbanatu nahi dugu zuekin. 

Gure enpresaren DNAn dugu berdintasuna barneratuta, lantalde anitza da gurea disziplina zein genero aldetik. Gure helburu nagusienetako bat berdintasuna erakunde barrutik gizarteratzera eta gure eragile guztiei zabaltzea da.  

Jarraian gure konpromezua zabaltzeko sortu dugun bideoa duzue.

Arazi Kontziliazio erantzunkidearen aldeko enpresen sarean

Categories: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakTags: , , , Author:

Irailaren 14ean, ostirala, kontziliazio erantzunkidearen aldeko Gipuzkako enpresen sarea jarri zen martxan Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz Gunean ospatutako lehen topaketa batekin.

Honetan hogei enpresa inguruk ekin diote bideari, emakumeen eta gizonen berdintasuna eta kontziliazio erantzunkidea euren erakundeetan bultzatzeko nahia dutenak.

Espresa horien artean aurkitzen da Arazi eta Izaskun Isasti bertan izan zen enpresaren ordezkari.

Orain Gipuzkoak bere ekimenaren berri ematen digu “Abian da Erantzunkide sarea” albistean eta horrez gain, El Diario Vasco egunkariak gertuagotik jakin nahi izan du Izaskun Isasti (Arazi), Rosa Peña (Askora) eta Nerea Burutaránen (Ikerlan) bizipenak, atzo hilak 19 argitaratutako “La eterna batalla por la conciliación laboral” albistean.