Archive

Tag Archive for: arazi

Gabonetan ere triatloia praktikatzeko aukera izango dute gazteek II NIK TRI Negulekuetan

Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, kirol ekitaldiakTags: , , , Author:

9-14 urte arteko 30 gaztek abenduaren 26tik 30era ospatuko diren triatloi negulekuetan parte hartzeko abagunea izango dute 2016 urteari amaiera ezin hobea emanez.

Bigarren urtez jarraian eta NIK TRI ekimenaren baitan, Getariako Askizu aterpetxean triatloi negulekuak ospatuko dira urtearen hondarrean. 18 urtez heziketa eta kudeaketa arloan lanean diharduen Arazi enpresa batetik eta Fitgüne, Hektor Llanos-en kirol aholkularitza enpresa, bestetik, dira NIK TRI ekimenaren sortzaile eta arduradunak. 2013 urteaz geroztik, triatloiaren gizarteratze zein sustapenerako hainbat jarduera burutzen dihardute eta, II NIK TRI Negulekuekin, 2016ko jarduerei amaiera on bat emateko asmoa dute.

Hala, eskainitako tokien erdiak dagoeneko bete dira baina, oraindik badago beste 15 gazterentzat lekua. 5 eguneko triatloi neguleku hauetan kirola eta aisialdia uztartuko dira, partaideentzako ekintza dibertigarriak burutuz. Bertan, Nik Tri Triatloi Elkarteko hainbat kirol hezitzailek jardungo dute gaztetxoekin lanean, beti ere Hektor Llanos triatloilari handiaren zuzendaritzapean.

Izen-emate eta informazio guztia: www.niktri.eus  eta 943833641. Read more →

“5 geltoki historian” bonoa edo forfaita Gipuzkoako 5 museo bisitatzeko

Categories: Diseinu eta seinaleztapen lanak, Grafismoa eta ilustrazioak, Karteleria: flyer, eskuorriak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , Author:

Familia planarekin dator aurtengo ‘Bost geltoki historian’ egitasmoa

Zumaiako Algorri Naturaren Ezagutza Etxea, Zestoako Ekainberri eta Lili Jauregia, eta Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoa eta Loiolako Santutegia ezagutu ahal izango dira. Asteburuan jarriko dute martxan egitasmoa eta abenduaren 8an amaituko da.

Read more →

Aztarna ekologikoari buruzko webgunea jarri dugu abian

Categories: -1. Web komunikazioa, aztarna ekologikoa, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Web diseinua, Web eta Blog garapenakTags: , , , , , Author:

Zarauzko udaleko ingurumen departamentuak eta Arazik aztarnaekologikoa.eus ataria jarri dugu abian, herritarrak gaiarekin “kontzientziatzea” helburu izanik. Aztarne ekologikoa gaiari buruzko informazioa jasotzeaz gain, herritarrek beren aztarna ekologikoa kalkulatzeko aukera izango dute.

Igandean, ekainaren 5ean, Nazioarteko Ingurumenaren Eguna ospatzeko, Ingurumen departamentuak herriko aztarna ekologikoari buruzko aztarnaekologikoa.eus webgunea aurkeztu zuen. Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzi Gloria Vazquezek adierazi zuenez, norbere kontsumo maila mantetzeko behar den lur azalerari deitzen zaio aztarna ekologikoa. “Zarauztar bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,3 hektarearen baliokidea da. Beste modu batera esanda, munduko biztanle guztien kontsumo maila zarauztarron parekoa balitz, 2,5 planeta beharko lirateke”.

Webgune honen helburu nagusia “herritarrak kontzientziatzea” da “herritarrei bizimodu jasangarriago bat aurrera eramateko irtenbideak emanez”. Horrekin batera, ikastetxeetan gaia zabaldu eta landuko da hurrengo ikasturtean, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan.

Amona Maria delicatessen: nueva web con venta online (e-commerce)

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Email marketinga, Google adwords, Grafismoa eta ilustrazioak, Karteleria: flyer, eskuorriak, Katalogo sorrera, Panel eta seinaleak, Web diseinua, Web eta Blog garapenakTags: , , , , , Author:

Acabamos de lanzar una nueva página web  con e-commerce para la venta de productos delicatessen online:  http://www.amonamaria.com .

Estas son las principales características de este proyecto:
· Proceso de compra con tarjeta de crédito.
· Tiene un gestor de productos y pedidos funcional para el cliente.
· Una web en 4 idiomas.

El tema del multilenguaje, que nos ha dado algún que otro problema, lo solventamos utilizando el plugin WPML.

Esperamos que a nuestros amigos de Amona María Delicatessen les vaya bien con este nuevo canal de venta.

Página web de la tienda delicatessen Amona María (Getaria)

Página web de la tienda delicatessen Amona María (Getaria)

Consulta la ficha del proyecto >