Archive

Tag Archive for: arazi

Aztarna ekologikoa, tresna hezitzailea

Categories: aztarna ekologikoa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiakTags: , , , , , , Author:

Planetak natur baliabideak eskaintzeko duen gaitasuna arriskuan ipini gabe bizi-kalitatea bermatzea da gizakion erronka. Horixe da Eibargo Santa Maria de la Providencia Ikastetxeko DBH 3. mailako ikasleekin landu duguna, Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako “Aztarna Ekologikoa eta Kontsumo arduratsua” tailerrean.

Read more →

STARTinnova programaren VI.edizioa: gazteen artean jarrera ekintzaileak sustatzeko ekimena

Categories: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakTags: , , , , Author:

STARTinnova ekimenaren seigarren edizioa ospatu da 2017-2018 ikasturtean eta Arazi Euskadi eta Madrideko programaren jarraipena eta kudeaketa lana burutzeaz arduratu da kurtso osoan zehar.

Read more →

Kobaz Koba Trail 2018, 500 korrikalari baino gehiago lehen gizakiaren bidea jarraituz

Categories: Ekitaldien antolaketa, ingurumenari loturiko ekitaldiak, kirol ekitaldiakTags: , , , , , Author:

Pasa den igandean, otsailak 18, Kobaz Koba Trail lasterketaren 3. edizioaren antolaketan parte hartu zuen Arazik, Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean. Kirol proba hau Zestoako inguru ederretan barrena kokatzen da eta aurten partaide kopuruak gora egin du, 500 korrikalarira iritsiz, dortsalak agortu direlarik. 

Kobaz Koba Trail-ek bi ibilbide desberdin eskaintzen ditu, bata Artzei, 13km-koa eta bestea Zaldei, 25km-koa. Horrez gain naturarekin harreman zuzenagoa bizi nahi dutenentzako Barefoot Naturalki Minimal Runner kategoria eskaintzen da, non partaideak oinutsik edo oinetako minimalistekin joan beharra duen.

Aurtengo irabazleak Zaldei ibilbidean Uxoa Irigoyen Odriozola getariarra eta Julen Martinez de Estibaliz barrundiarra izan dira eta Artzei ibilbidean berriz Vanessa Pelaez Martinez andoaindarra eta Xabi Lete Blain oñatiarra. Barefoot kategorian Zaldei bidean  Egoitz Asuabarrena Zipitria izan dugu lehena eta Artzei bidean Pablo Juaristi San Jose.

Natura eta historiaurrea uztartzen dituen lasterketa honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu bisitatu Kobaz koba Trail-en webgunea.

 

EKAINBERRIREN 10.URTEURRENA

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , Author:

Ekainberri museoaren 10. urteurrena dela eta ekitaldi ugari antolatu dira datozen hilabeteetarako. Irailaren 11ean izango da urteurren ospakizun egun handia, baina otsaileko bigarren astetik aurrera agenda oparoa prestatu dute urte amaiera arte.

Astelehenean, otsailak 5, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Zestoako Udaleko, Aranzadiko eta Araziko ordezkariek aurkeztu zuten egitaraua eta Urola Kostako Hitzak ekitaldi nabarmenen berri eman digu: EGITARAU OPAROA PRESTATU DUTE EKAINBERRIREN 10. URTEMUGARAKO

Ekainberri eta Lili Jauregiaren bisitari kopurua handitu egin da 2017an

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , , Author:

Ekainberrik eta Lili Jauregiak, biak Zestoan kokatuak, 2017an bisitari kopuruaren datuak jakinarazi dizkigute prentsa ohar bidez. Bertan aditzera ematen digutenez, Ekainberriko bisita kopurua hirugarren urtez jarraian hazi da %11,13koa izan delarik hazkundea.

Bisitari tipologiari dagokionez esanguratsuena eskaintza didaktikoko publikoa da, %40a delarik.

Hona hemen Noticias de Gipuzkoak emandako albistea: Las visitas a Ekainberri y al Palacio Lili en 2017 aumentan en un 9,88%

 

Zumaiako ikasleak udalerria ezagutzeko programan murgilduko dira

Categories: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, unitate didaktikoakTags: , , , , Author:

Urte berriari hasiera eman eta Zumaiako ikasleak udalerria ezagutzeko heziketa programan murgiltzear daude. Urtarriletik martxora bitartean herriak bizi duen bilakaera aztertzeko ekintza ezberdinak burutuko dituzte, gizakiak ingurumenari eragindako kalteen inguruan hausnartuz eta ohitura onak sustatuz.

Zumaiako Udalak antolatutako ingurumen heziketa programa honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. mailako ikasleek hartuko dute parte. Hala, Zumaiako Institutuko, Zumaiako Herri Eskolako, Maria eta Jose ikastetxeko eta Oikiako Herri Eskolako 480 ikasle inguruk parte hartuko dute, eta programaren garapena Arazi enpresako hezitzaileen laguntzarekin burutuko da.

Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek ‘Denboraren bila’ ikas-unitatea landuko dute eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ‘Argazki rallya’.  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez,   1. mailako ikasleek ‘Zumaia eta Artea’ unitatea landuko dute eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  2. mailako ikasleek ‘Ontzigintza Zumaian’

Programa honen helburua Zumaiako ikasleek herriaren ezagutzan sakontzea da.