Archive

Tag Archive for: arazi ideiak borobiltzen

ARAZI IDEIAK BOROBILTZEN – Berdintasuna gizarteratzen

Categories: Ekintzailetasuna, Sin categoríaTags: , , , Author:

2018 urtean zehar ARAZIk organizazioaren barne kudeaketa hobetzeko ahalegin berezia egin du, datozen urteetan bide berdinetik jarraitzeko konpromezu irmoa hartuaz. Pixkanaka ereindako fruituak jasotzen hasi garen une honetan, genero berdintasunaren arloan, Berdintasun Plana lantzearekin batera, Erantzunkide Enpresa Sarean sartu izana elkarbanatu nahi dugu zuekin. 

Gure enpresaren DNAn dugu berdintasuna barneratuta, lantalde anitza da gurea disziplina zein genero aldetik. Gure helburu nagusienetako bat berdintasuna erakunde barrutik gizarteratzera eta gure eragile guztiei zabaltzea da.  

Jarraian gure konpromezua zabaltzeko sortu dugun bideoa duzue.

Enpresa afaria ospatu dugu

Categories: Sin categoríaTags: , , , Author:

Pasa den ostiralean enpresa afarirako bildu ginen Araziko kideak. San Telmo Museoan lanean diharduten lankideek honek eskaintzen dizkigun artelan eta sekretuak ezagutzeko aukera eman ziguten. Ondoren, Gu San Sebastianen afaldu genuen, Kontxako badiaren edertasuna mirestuz. Ederki pasatu genuen!