ZANBULLA – IGERIKETA TALDEAN

Pasa den Irailaren 16ean Zanbulla Igeriketa Taldean probaren antolaketan ibili ginen Kontxako hondartzan. Behar bezalako zabalkundea izan zezan komunikabide, sare sozial eta webgunean komunikazioa jorratu dugu ere.

Kategoria ezberdinetan hiruko taldeak sortuta hartu zuten parte bertaratutakoek lagun artean zein enpresa bezala. Horrez gain 350m-ko aurre erronka egiteko aukera izan zuten, probarako martxan jartzeko aitzaki ezin hobea izanez. Etxeko txikiek ere izan zuten lekua, Zanbulla proba baino lehen Nik Tri triatloi taldeak antolatutako Uratloi Txikian. Goiza boronbiltzeko proba amaituta festa pintxo-txotx eta musikarekin girotu zen.

Dudarik gabe sekulako goiz pasa izan zen! Irudiak Zanbullaren facebook orrian aurki ditzakezue eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero, bisitatu Zanbullaren webgunea.

 

 

Zanbulla igeriketa taldean