Urola Garaiko Museoetako Ekintza Plana

Urola Garaiko Garapen Agentziako Turismo sailak, Araziri eskualdeko museoetako zerbitzu pedagogiko eta turistikoen diagnostiko bat egiteko plangintza batetarako proiektua eskatu zion.

Bertako eragile eta museoekin izandako bileren bidez, analisirako dinamiken bitartez, kronograma batean irudikatu zen Akzio Plan batetara iristeko faseak egin ziren.

Egoeraren diagnostikoaren ondoren, AMIAren analisiarekin, eta Planaren helburu orokor eta espezifikoak, ekintza arloak eta estrategiak zehaztuta, dokumentua Urola Garaiko Museoak ordenatzeko, dinamizatzeko eta indartzeko 100 ekintza konkretu baino gehiagorekin zehaztu zen.

ARAZIn ibilbide zabala dugu lurraldeen interpretazioan eta bertako egoeraren azterketa eta ekintza planak zehazten.

Zure lurraldeko ekintza plana burutzea nahiko zenuke ?