Santa María la Real (Zarautz): Arte eta Historia museoa

Zarauzko Santa Maria la Real arkeologia eta monumentu multzoan dago Zarauzko Arte eta Historia museoa, kanpandorrean hain zuzen ere. Multzo horretan Burdin Aroa eta Aro Modernoa bitarteko hainbat okupazio-maila bisita daitezke, bai kanpandorreko, baita elizako aztarnategi arkeologikoetan ere.

Arazik 2001 urteaz geroztik kudeatzen du multzoa, eta adin guztietako bisitari eta ikasleentzat sortutako material didaktikoa eskaintzen du. Azpimarragarriak dira m-learning programak, non gailu mugikorrei esker Zarauzko historia eta ondarea ezagutu daiztekeen. Baita etxeko txikienentzat egiten diren ipuin-kontaketa saioak ere.

Santa Maria la Real arkeologia eta monumentu multzoan dago Zarauzko Arte eta Historia Museoa. Artea, historia eta arkeologia batzen dira Gipuzkoako historia guztiko arrastoak gordetzen dituen gunean.

santa maria la real zarautz

Santa Maria la Real

 

santa maria la real zarautz

Aztarnategiak bisitatzen

1

SANTA MARIA LA REAL:

Museoan herriko memoria historikoa berreskuratzeko tailer eta erakusketak egiten dira. Horren adibidea da Zarautz Zure Oroimenean tailerra. Bestalde, herritarrei, Antzina Aroan Zarauzko lurretan kokatzen zen Menosca herrixkan bizi ziren barduliar eta erromatarren bizitza erakusteko, Erromatar jardunaldiak burutzen dira. Aipagarria da baita ere ZarautzART ekimena; herriko eta inguruko artistek pintzelak eta oihalak kalera ateratzen dituzte herritarrei haien sormena erakutsteko.

2

ESKAINITAKO ZERBITZUA:

Aztarnategiko Bisita Gidatuak
Ipuin kontalariak
Eskaintza Didaktiko propio eta berezia
Euskal kostaldeko erromanizazioa lantzeko programa bereziak



Santa Maria la Real webgunean sartu >