NIK TRI “Busti lankideekin” eta “Busti lagunekin” igeriketa frogak Kontxako badian

Festa-giroa nagusitu zen Araziren NIK TRI egitasmoaren baitan ospatutako Busti lankideekin eta Busti lagunekin frogetan. Irailaren 28an ospatu ziren Kontxako badian bi frogak.

Ezagutu Araziren NIK TRI egitasmoa: triatloi eskola, triatloi frogak, e.a.

Busti lagunekin izan zen lehen saioa. 5 eta 14 urte bitarteko haurrentzako eta gazteentzako uratloiak egin zituzten, adinaren arabera antolatutako kategoriatan. Distantzia ere adinaren arabera egokitu zen. Partaide guztiak oso ondo moldatu ziren hala uretan, nola korrika, eta helburu nagusia, ondo pasatzea alegia, lortu zutela bistakoa da.

Enpresentzako Busti lankideekin igeri-lasterketan aritu zirenek, berriz, 1.000 metroko ibilbidea osatu zuten Kontxako Badiaren barruan. Taldeak osatzeko baldintza zen hiru taldekideak enpresa berekoak izatea. Hiru kategoriatan banatu ziren taldeak: gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoa. Froga osatzeko baldintza bakarra zen taldekide guztiek batera egitea ibilbidea.

Dortsalak jasotzeko unetik hasi eta sari-banaketa arte giro ederra izan zen bertan, jan-edanaren eta musikaren bueltan.


Kontsultatu NIK TRI webgunea